Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak GABONETAKO FAMILIA EKINTZA

GABONETAKO FAMILIA EKINTZA

2021/12/15

Abenduaren 26an, igandea, goizeko 11:00etan Kultur Etxeko sotoan familia albuma sortuko dugu.

Familia ekintzan 2021eko bizipen uneetan klikatutako argazki maiteenak aukeratu, inprimatu eta berauekin albuma egingo da; gainera, album horri, urte berriari begirako plan eta desioak geituko zaizkio. Familian, egin nahi diren planak eta nahiak identifikatu eta albumean idatziko dira, horrela, datorren urtean ekintza burutzen denean argazkia atera eta albumera gehitu ahal izango da.

Aipatu bezala, argazkiak familia bakoitzak ekarri behar izango ditu inprimatuta eta albuma egiteko materiala Elgoibarko Izarrak jarriko du.

Izen emateko, Elgoibarko Izarran edo klikatu HEMEN eta galdetegia bete.

Ekintzan izena emateko azken eguna abenduaren 23a izango da.

Elgoibarko Izarrak antolatuta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

GABONETAKO FAMILIA EKINTZA

Kartela