Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak BADATOR JOLASEN ASTEA!

BADATOR JOLASEN ASTEA!

2021/11/19

Jolasen astea antolatu da azaroaren 24tik 27ra. Erakusketa, Aita Agirre kulturgunean eta Kultur Etxeko erakusketa gelan izango dira.

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal gaztelekuak jolasen astea antolatu dute, azaroaren 24tik 27ra. 

Bi gunetan banatuko da erakusketa: 0-8 urteko adin tartea Kultur Etxeko erakusketa gelan eta 9tik gorako adin tartea Aita Agirre kulturgunean izango dira.

 Erakusketak izango duen ordutegia, asteazkenetik ostiralera  17:00etatik 19:30era eta larunbatean 11:30etik 14:00etara.

Familia txokoak eta jolas ekintzak antolatu dituzte programazio batekin. Bertan parte hartzeko izena eman beharko da.

0-8 urteko adin tarteari zuzendutako familia txokoetan parte hartzeko sartu HEMEN eta galdetegia bete; eta 9 urtetik aurrerako adin tarteari zuzendutako programazioan, bertara hurbildu eta momentuan bertan eman beharko da izena.

BADATOR JOLASEN ASTEA!

Egitaraua