Albisteak
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak erosteko aukera!
Urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi dizue bazkideei eta elgoibartarrei.
Mendi irteera gidatua Iturrigorriko basoan barrena
Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan, mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi ibilaldi gidatua antolatu dugu aurten ere. Oñatiko Arantzazu ingurura joango gara azaroaren 8an, bertako paisaia ezagutzera.
EMOZIOAK ULERTZEN, HAURREKIN HAZTEN
0-5 urte bitarteko haurren familientzako hiru hitzaldi-tailer antolatu ditugu, Donna Apellaniz Nieto terapeuta emozional integratiboaren eskutik. Emozioak ulertu eta egunerokoan erabiltzeko tresna praktikoak landuko ditugu elkarrekin.
GABA BELTZA BADATOR!
Urriaren 30ean, Gaba Beltza ospatuko dugu, eta zuen zain egongo gara Maalan!
Zapatuko Landa Koaderno Tailerra bertan behera geratu da
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, urriaren 3rako, zapatua, antolatutako Landa koaderno tailerra bertan behera geratu da, beharrezko gutxieneko izen-emate kopurura iritsi ez garelako.
Hortxe duzue urriko eskaintza!
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko ``SARETZEN´´programaren ekaineko eskaintza.
Alluitz Naturara irteera!
Urriaren 24an, Saretzen programaren baitan, Alluitz Naturara joango gara familian naturaz eta baserri-giroaz gozatzera.
Hezitzaileak behar ditugu
Urte guztiko jarraikortasuna duten proiektu eta zerbitzuetan lan egiteko hezitzaile bila gabiltza.
San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Eguneko parte-hartze galdetegiak
Elgoibarko Udalak antolatu eta Atxutxiamaikak kudeatzen dituen Umeen Eguneko eta Nerabeen Eguneko hainbat ekintzetan parte hartzeko galdetegiak zabalik dira.
Hortxe duzue ekaineko eskaintza!
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko ``SARETZEN´´programaren ekaineko eskaintza.
Euskaltzaleon Martxa: Iruñera joateko autobusa prestatu dugu
Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñean egingo duen Euskaltzaleon Martxa ekitaldira joateko autobusa prestatu dugu. Ekainaren 7an amaituko da izena emateko epea.
Tximeletak ezagutzera irteera, Arantzazura
Morkaiko Mendizale Elkartearen, Elgoibarko Baso Biziak elkartearen eta Atxutxiamaikaren "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza ekainaren 7an izango da, tximeletak ezagutzeko irteera hain zuzen ere.
San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Eguneko kamiseten irudi lehiaketa martxan da
Aurtengoan ere Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak Umeen eta Gazteen Eguneko zenbait ekintza kudeatuko ditu, eta hasi gara, jada, antolaketarekin.
Maiatzeko eskaintza martxan da!
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko ``SARETZEN´´programaren maiatzeko eskaintza.
Lizagasarren hezegune txikia sortzeko auzolana
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Lizagasarren auzolana antolatu dugu, maiatzaren 17an, domeka.
Biharko Jolasa Kalera bertan behera geratu da
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko ``SARETZEN´´programaren baitan antolatzen da Jolasa Kalera.
Elgoibarko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza ezagutzeko jardunaldia, apirilak 23
Apirilaren 23an Elgoibarren jardunaldi berezi bat egingo da, herriko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza ezagutzera emateko. Ekitaldian parte hartuko dugu herriko hainbat elkarte eta udal zerbitzuk, eta familiek zuzenean galdetu eta informazioa jaso ahal izango dute
RSS jarioa