Elgoibarko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza ezagutzeko jardunaldia, apirilak 23
Apirilaren 23an Elgoibarren jardunaldi berezi bat egingo da, herriko haur eta nerabeentzako aisialdi eskaintza ezagutzera emateko. Ekitaldian parte hartuko dugu herriko hainbat elkarte eta udal zerbitzuk, eta familiek zuzenean galdetu eta informazioa jaso ahal izango dute
Jardunaldian parte hartuko duten erakundeak hauek dira: Egur Arte Tailerra, Morkaiko Mendizale Elkartea, Atxutxiamaika Aisialdi Taldea, Udal Ludoteka, Udal Gaztelekua, Bizilabe eta Robotika Dibertigarria, Elgoibar Igeriketa Taldea, Eskola Kirola eta Zubiondo Xake Taldea, besteak beste.
