Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hortxe duzue ekaineko eskaintza!

Hortxe duzue ekaineko eskaintza!

2026/06/01

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko ``SARETZEN´´programaren ekaineko eskaintza.

Jarraian duzue Saretzen egitasmoaren baitan, hilabete honetarako osatu den eskaintza. 
 
Oraingoan berrikuntzekin gatoz. Ezagutzen dituzuen Famliagunea eta Jolasa Kalera ekintzez gain, bi proposamen berri ditugu: Azkue auzora  familian egingo dugun txangoa eta 0-2 urte bitarteko haurrak dauzkaten familientzako Lehen Sorospen Tailerra.
 
Izena emateko eta informazio gehiago nahi izanez gero www.atxutxiamaika.eus domeinuan sartu zaitezkete. 
 
Programa Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.