Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera → Albisteak → EMOZIOAK ULERTZEN, HAURREKIN HAZTEN

EMOZIOAK ULERTZEN, HAURREKIN HAZTEN

2026/10/20

0-5 urte bitarteko haurren familientzako hiru hitzaldi-tailer antolatu ditugu, Donna Apellaniz Nieto terapeuta emozional integratiboaren eskutik. Emozioak ulertu eta egunerokoan erabiltzeko tresna praktikoak landuko ditugu elkarrekin.

Nola lagundu gure haurrei emozioak ulertzen eta kudeatzen?

Atxutxiamaikak Elgoibarko Udalarekin elkarlanean prestatu duen familia proiektuaren baitan, Donna Apellániz Nieto terapeuta emozional integratiboarekin elkarlanean, hitzaldi-tailer ziklo bat antolatu dugu.

Saioak euskaraz eta doakoak izango dira, baina izena eman beharko da.

Hiru saioak elkar osatzeko pentsatuta daude, baina ez da beharrezkoa hiruretan parte hartzea. Nahi den saioan edo saioetan eman daiteke izena, interesen eta aukeren arabera.

*EGUNAK: 

  • Azaroak 10, asteartea.
  • Abenduak 16, asteazkena.
  • Urtarrilak 13, asteazkena.

*ORDUTEGIA: Guztiak 17:30etik 19:30era.

*TOKIA: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian.

Beharren arabera, zaintza eta itzulpen zerbitzua eskainiko dira.

Informazio gehiago nahiz izanez gero www.atxutxiamaika.eus domeinuan sartu zaitezkete.