Lizagasarren hezegune txikia sortzeko auzolana
2026/05/06
Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, Lizagasarren auzolana antolatu dugu, maiatzaren 17an, domeka.
Orain dela urte batzuk Sargoaten egin zen bezela eta anfibioentzako bizileku diren hezeguneak berreskuratzeko asmoz aurrera eramango den auzolana izango da.
Egunean bertan, besteak beste, hezegune txiki bat sortzeko lanak egingo ditugu eta anfibioentzako gotorlekuak jarriko ditugu. Anfibioen inguruko datu eta zenbai bitxikeria entzuteko aukera egongo da ere, lan taldeak proposaturiko dinamiken bitartez.
09:30ean elkartuko gara Erretsundin Lizagasarrera oinez joan nahi duenarentzako.
10:00etan Lizagasarren bertan kotxez igotzeko asmoa duenarentzako.
Zeinentzat? ADIN TARTE GUZTIENTZAT.
Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa ekartzea gomendatzen dizuegu.
Ekintza hau udalarekin lankidetzan gauzatzen da.
