Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Kulturgintza Santa Ageda

Santa Ageda

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera da Euskal Herrian. Baserrietara joan eta kantuan-eskean jarduteko eguna. Elgoibarren ere aspaldiko ohitura da honako hau, baina 30 urtean desagertuta egon ondoren, 1993an errekuperatu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra. Harrez gero, ez dugu hutsik egin. Urtero elkartzen gara lau koplari, beste horrenbeste trikitilari eta korurako hogei bat lagun; bi taldetan banatuta, 60 baserri inguru koplatzen ditugu urtero-urtero (otsailaren 4a asteburuan tokatzen denean, berriz, 100 baserri koplatzera ere iritsi gara). Baserrietan biltzen dugun dirua eguneko gastuei aurre egiteko eta Elgoibarko Izarrako aurrekontuak osatzen laguntzeko izaten da.