Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Kulturgintza Gabonetako bertso-jaialdia

Gabonetako bertso-jaialdia

Gabonetako bertso-jaialdia klasiko bat da gurean. 1983an antolatu zen estreinakoz, eta, harrezkero, hutsik egin gabe antolatu da urtero-urtero. Zenbat bertsolari eta bertsozale pasa ote da jaialdi honetatik! Urte batzuetan bertso-jaialdira jende gutxitxo arrimatu bazen ere, oro har estimazio polita izan du, eta 1994an, adibidez, 1.200 lagun izan ziren Kiroldegian antolatu genuen jaialdian.