Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Kulturgintza Gotzon Garate

Gotzon Garate

GOTZON GARATEREN OMENEZ

 

Urria hilabete berezia da Elgoibarko euskaldunontzat. Gotzon Garate, euskaltasuna eta elgoibartarrok batzen gaituen hirukia osatzen da hilabete horretan. 2008ko urriaren 8an esan zigun hurrengora arte gure herriko idazle eta euskaltzale nekaezinak, baina Gotzon gure akorduan dago.

Eta Gotzon ahaztu ezin dugulako janzten dugu urria euskararen onenekin. Udalarekin elkarlanean antolatzen dugun ekimen hauen bidez, bi helburu nagusi lortu nahi ditugu:

      - Gotzon Garateren izena eta izana bizirik mantentzea elgoibartarron artean.

      - Elgoibarren euskaltasuna sustatzea.

Segidan, orain arte Gotzon Garateren omenez prestatu ditugun bi programak ikus ditzakegu:

      1) 2009ko programa

       2) 2010eko programa