Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera → Proiektuak → Tertuliak

Tertuliak

2001ean jarri genuen martxan Tertuliak programa, eta helburu nagusia euskaraz berba egiteko zailtasunak dituztenei laguntza eskaintzea da. Laguntza jaso nahi dutenen eta emateko prest daudenen arteko hartu-emanean oinarritzen da programa, eta astean ordubetez geratzen dira euskara jarduteko. Urrian hasi eta ekainera arteko iraupena izaten dute Tertuliak programak.