Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Kulturgintza Nazio mailakoak

Nazio mailakoak

Elgoibarko Izarraren berezko lan-eremua Elgoibar bada ere, gure azken helburua Euskal Herri euskalduna osatzea da. Euskararen berreskuratze prozesua behetik gora (herritik naziora) eraiki behar den prozesua bezala ulertzen dugu, baina beti ere nazio mailako interesak eta beharrak zainduz eta bultzatuz. Hala jardun dugu, besteak beste, proiektu eta egitasmo hauen aldeko lanetan: Euskaldunon Egunkariaren sorrera-prozesuan; Egunkaria itxi zutenean elkarteak koodinatu zituen gaitzezpen-mobilizazioak, eta BERRIAren aldeko ekimenak ere guretik koordinatu ziren. Ikastolen aldeko jaietarako autrobusak ere guk antolatu ditugu. KORRIKA jaian ere edizio guztietan parte hartzen dugu. BAI EUSKARARI kanpainan eta KONTSEILUAREN aldeko ekintzetan ere parte hartzen dugu. Amaitzeko, beste 95 elkarteren batera, guk ere osatzen dugu Euskara Elkarteen Topagunea.