Albisteak
Zergatik eta zertarako euskaldun? ekimena martxan jartzera goaz
Pentsamendua eta jakintza lantzeko ekimen berri batekin gatoz. Elgoibartarrok norbanako eta komunitate moduan ahalduntzea da helburua, eta aurten bi lagun gonbidatuko ditugu gurera: Jon Sarasua eta Ibai Iztueta.
Txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko irteera
Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Atxutxiamaikak elkarlanean antolatutako "Gure natura ezagutzen" programaren baitan, irteera antolatu dugu martxoaren 25ean. Asier Sarasuak hegaztien inguruko azalpenak emango ditu eta ibilbidean zehar txori habiak ere jarriko ditugu.
Udaberriko eskaintza prest dugu
Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak elkarlanean antolatzen dugun udaberriko oporraldia prest dugu jada eta astelehenean zabalduko dugu izena emateko aukera.
Gure natura ezagutzeko programa osatu dugu
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizaleen elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak beste zenbait herritarrekin batera urteko programa honetan bat egin dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin.
Ramadanari buruzko hitzaldia
Auzoko Familiak egitasmoan parte hartzen dugun eragile eta familiok datorren martxoaren 11n Ramadanari buruzko solasaldia eta mokadutxoa antolatu dugu. Topaketa 12:00etan hasiko da Aita Agirre kulturgunean, eta 14:00ak arte luzatuko da.
Aldenik Alden programaren martxoko eskaintza
Bi egun-pasa antolatu ditugu LH4-6 bitarteko umeentzat. Bata, abenturaz betetako eguna Idotorbe auzoan eta bestea, herrian bertan, probaz proba jolasa amaituko ote duten erronka suposatuko dien Pista! jolasa.
60 lagunetik gora, aurtengo Santa Ageda koruetan
Inoiz baino jende gehiago bilduko gara aurten. Otsailaren 4a larunbatarekin batera datorrela aprobetxatuta, 60 lagunetik gora jardungo dugu baserriz baserri kantuan eta eskean.
Inauterietako programa antolatu dugu
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak inauterietako programa prestatu dugu ume, gazte eta helduentzat. Otsailaren 18an izango da, eta 17:30ean hasi eta goizeko 02:00ak arteko egitarau antolatu dugu.
Elgoibarko Izarraren Santa Ageda koruetan parte hartu nahi?
Bi urteko etenaren ondoren, aurten berriz ere irtengo gara kantuan eta eskean baserriz baserri. Otsailaren 4an izango da hitzordua. Aurten, gainera, hirugarren talde bat ere sortuko dugu: familien taldea. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27a baino lehen eman beharko dute izena.
Oporrak hartuko ditugu gaur!
Gaur, abenduak 23, oporrak hartuko ditugu urtarrilaren 2ra arte. Ondo amaitu urte zaharra, bazkide, eta ea urte berrian asko eta ondo egin-eragiten dugun.
Abenduaren 24ko egitaraua
Abenduaren 24a bertan dugu eta ume eta helduentzako moduko egitaraua prestatu dugu.
Bertso jaialdirako azken sarrerak!
50 sarrera baino gutxiago dauzkagu abenduaren 28an Herriko Antzokian izango dugun bertso-jaialdirako. Ostiral honetan itxiko da sarrerak aurretik erosteko aukera.
Eguberri, egun berrixak
Badatoz eguberriak eta Atxutxiamaikak, herriko eragile ezberdinekin batera, garai hauen bueltan sortutako ikus-entzunezkoak batu ditugu herritarren eskura jartzeko helburuarekin.
Prest daukagu urte amaierako bertso jaialdia
Aurten ere puntako bertso jaialdia izango dugu Elgoibarren urteari amaiera emateko. Abenduaren 28an izango da Herriko Antzokian, 20:00etan hasita.
Jostailuak aukeratzeko katalogoak eskuragarri
Eguberrien gertutasuna dela eta, Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak eskuragarri jarri ditugu aurreko urteetan elkarlanean sortutako jostailuen katalogoak. Katalogo hauek 2015etik 2021era antolatu diren jostailuen erakusketetan hautaturiko jostailuak biltzen dituzte.
Abenduaren 17an bazkaria antolatu du Aldenik Alden egitasmoak
Urteari elkarrekin esan nahi diogu agur eta horretarako, abenduaren 17an bazkaria egingo dugu LH4-6ko umeekin. Bazkaltzeaz gain, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera egongo da: jolasak, dantzaldia eta hainbat sorpresa.
Familian egiteko itzalen tailerra
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak familientzako itzalen tailerra antolatu du. Abenduaren 3an eta 4an burutuko da, 11:00-13:00 bitartean, Herriko antzokian. HH5-LH3 bitarteko umeentzat izango da eta heldu batez lagunduta etorri beharko dira.
Prest dugu neguko oporraldia
Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak neguko oporraldi bateratua antolatu dugu. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarteko eskaintza izango da HH2-LH6 bitarteko umeentzat.
EUSKARALDIA egitera goaz!
Ostiral honetan ekingo diogu EUSKARALDIA ariketa sozialaren hirugarren edizioari. Euskara jakin eta ulertzen dugunon artean euskara gehiago egitea da ariketaren helburu nagusia. Oraindik zabalik dago ariketan izena emateko epea.
Zuberoako ikastolen aldeko saskiak erosteko aukera!
Urtero moduan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Zuberoko ikastolei laguntzeko aukera eskaini nahi die elkarteko bazkideei eta elgoibartarrei.