MARTXOAK 23
Eskulana: AHO HANDIAK
Hartu orri zuri bat, tolestu erditik. Ondoren, hegoetako bat, berriz tolestu erditik.
Arraina marraztuko dugu orain, kontuan izanda ahoa erdian egingo dugula. Errotulkiz errepasatu.
Zabaldu orria eta marrak jarraituz ahoa handituko dugu. Hau ere errepasatu eta bukatzeko emaiozu kolorea gure arrainari.
Hemen dituzue beste adibide mordoa… Ekin irudimenari.
Esperimentua: GURE MARGOAK
Osagaiak:
- Urez betetako katilu bat
- Irina katilu bat
- Gatz katilu bat
- Elikagai kolorantea
Nola egin:
Hasteko, gatza irinarekin nahastu behar duzu eta ondoren, ura bota. Zure margoa likidoagoa izatea nahi izanez gero, ur gehiago bota (katiluaren ¼ gehiago)
Ateratako nahasketa, pote desberdinetan banatu eta elikagai kolorantea bota (5-10 tantan) bakoitzean kolore desberdinak sortzeko.
*Hemen erabilitako osagai kantitatearekin, 8 kolore lortu ditzakezu (pote txikietan).
*Pote hermetikoetan gordetzekotan, denbora luzean erabili ahal izango dira.
*Ez dira osasunerako kaltegarriak.