Albisteak
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroa
Euskaraz ez dakiten gurasoek euren umeekin euskaraz jolastu ahal izateko ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gaztelaniaz izango da eta azaroaren 14an izango da hitzaldia.
Sastarrain baserri eskolara familia irteera
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Sastarrain baserri eskolara familia irteera antolatu du. Bertan, animalien bizimodua ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Ekainberrira bisita ere egiteko aukera izango dute bertaratzen direnak.
Jolas eta kantu ikastaroa
HH5 eta LH2 bitarteko umeak dituzten gurasoentzako jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Elgoibarko Izarraren Kiribilduz egitasmoak. Helburua gurasoeei umeekin euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea da.
Kiribilduz egitasmoaren eskaintza
Urte amaierara arteko eskaintza egin du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Gurasoek seme-alabekin ondo pasatzeko eta euskaraz berba egiteko menu paregabea.
Euskararen eguneko esaldi lehiaketa
Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Gaztelekuak antolatuko dute DBH eta BATXIko ikasleentzako esaldi lehiaketa. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu euskararen egunaren bueltan, doan.
Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.
Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Bertan, sagardoa nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek. Eta gainera, bertan bazkalduko dute izena ematen dutenek.
Daixolan izena emateko epea zabalik.
Daixola! LH3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.
Beinke! Bertso-eskolan izena emateko aukera zabalik
Azken urteetan bezala, hasiera emango diogu bertsozale gazteenen ikasturteari.
Urriaren 2tik aurrera haizeak Iparraldetik joko du Elgoibarren!
Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun zikloan. Urriaren 2an ekingo diogu, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da. Animatu eta parte hartu!
Hemen gara, berriz ere
Hilabeteko oporrak hartu ondoren, atzo ekin genion ikasturte berriari Elgoibarko Izarran, BARRENeko lantaldeak jaietan lana egin badu ere. Atsedenaren ondoren, ilusioz eta energiaz egingo diegu aurre urtea amaitu arteko lanei.
Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!
Beste askok bezala, Elgoibarko Izarrak ere oporrak hartuko ditu bihar. Elkarteko ateak itxita egongo dira abuztuan, eta irailaren 1ean irekiko ditugu berriz ere. Ondo-ondo pasa, bai oporrak dauzkazuenok eta, batez ere, oporrik ez daukazuenok.
Bertan behera geratu da Elgoibarko Izarraren Txiki eguneko herri-bazkaria
Elgoibarko Izarrak bertan behera laga du Txiki eguneko aurtengo herri-bazkaria, behar beste jende animatu ez delako.
Bi lan-deialdi
Elgoibarko Izarrak, gaztelekurako premia berezietako hezitzailea eta BARRENerako kazetaria behar ditu.
Txiki Eguneko bazkarirako txartelak online erosi daitezke
Zabalik dago Elgoibarko Izarraren Txiki Eguneko bazkarirako izen-ematea. Aurten gainera, Internet bidez erosi daitezke bazkarirako txartelak.
Polita izan zen Ekigain jaia
Estreinakoz antolatu du Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia udari ongi-etorria egiteko, eta benetan gustura geratu gara bazkide eta herritarren artean ekimenak izan duen harrerarekin. Datorren urtean Sallobentera bueltatzeko gogoarekin erretiratu ginen denok etxera.
UDAKO TXOKOAK
Uztailean eta irailean, udako txokoen luzapena eskainiko du Elgoibarko Izarrak Atxutxiamaikaren eskutik.
'Ekigain' jaia izango dugu Sallobenten ekainaren 23an
Udari ongietorria egiteko jaia antolatu du Elgoibarko Izarrak San Joan bezperarako. Sallobenten izango da jaia, eta elkarteko bazkide eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Lan-deialdia
Elgoibarko Izarrak, gaztelekurako hezitzaile lanpostua betetzeko, lan-deialdia egiten du. Curriculumak aurkezteko epea: ekainak 22, astelehena.
Arcachonera eta Sendavivara egun-pasak LH3-6ko gaztetxoentzat
LH3-6ko ikasleentzako bi irteera antolatu dituzte Atxutxiamaikaren Aisia egitasmoak eta Elgoibarko Udal Ludotekak: Arcachongo ur parkera eta Sendavivara.
Albaolara familia irteera
Atxutxiamaren Kiribilduz proiektuak familia irteera antolatu du ekainaren 14an Albaolara. "Txo" pertsonaiak bisita gidatua egiteaz gain, Pasaiako badian zehar ibiltzeko eta tailerrak egiteko aukera izango dute txikiek, eta ez hain txikiek.