Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea

Zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea

2014/09/25

15. edizioa izango da aurtengoa. 2000. urtean sortu zuen Elgoibarko Izarrak Tertuliak programa Arigera proiektuaren baitan, eta ordutik ez du etenik izan. Ez dago magiarik; aritzea da trukua.

15 urte dira, bai, Tertuliak programa martxan jarri zela, eta urtero-urtero 30 lagun inguruk parte hartu dute. Tertuliak programan euskaraz hitz egiteko ohiturarik (edo erraztasunik)  ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dira. Lauzpabost lagunek osatutako talde txikiak dira, eta astean behin batzen dira, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parkean edo beste hainbat modu edo plan prestatzen dituzte euskaraz berba egiteko aitzakia izateko. 

Gurean Tertuliak izenarekin ezagutzen duguna, Euskal Herri osoan zabalduta dagoen programa da (Mintzapraktika izenarekin), eta 5.500 lagun inguruk parte hartzen dute.

Tertulietan parte hartzea doakoa da, eta urritik ekainera arteko iraupena du. Bi aukera daude bertan parte hartzeko:

  1. Bere euskara hobetu nahi duenak parte har dezake. Euskara gehiago erabiltzeko, edo  euskaraz jarduteko erraztasuna lortzeko, edo euskaraz jarduteko lotsa gainetik kentzeko. 
  2. Euskaraz aritzen diren lagunak ere behar dira programa honetan, euskaraz jarduteko erraztasuna lortu nahi dutenei laguntzeko.
 

Bideoan esaten den moduan, “euskaraz gehiago eta hobeto aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, ez da magiarik behar. Guk daukagu trukua: aritzea”.

 

Urriaren 10era arte izango da izena emateko aukera, honako tokietan:

  • Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

      Ubitarte 4, behea / 943 741 626

      kudeaketa@elgoibarkoizarra.com

  • Udaleko Euskara Saila

      Kultur Etxea. Kalebarren Plaza 3- 1. solairua ezk. / 943 744 366

      euskara@elgoibar.net

  •  Udal Euskaltegia

       Kalebarren Plaza, 2 / 943 742 731

       elgoi.euskal@udal.gipuzkoa.net

  • AEK euskaltegia

      Aita Agirre plaza 3, 1./ 943 741 332

      elgoibar@aek.org