Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan daukagu Daixola egitasmoa, 102 gaztetxorekin

Martxan daukagu Daixola egitasmoa, 102 gaztetxorekin

2014/10/31

102 gaztetxo, 7 gazte-koadrila, eta 12 hezitzaile. Horiek dira Atxutxiamaikaren baitan sortu den Daixola egitasmoari ekiteko dauzkagun kopuruak. Aurreikuspen guztiak gainditu ditugu.

Elgoibarko gazte-koadriletan euskararen erabilera areagotzea da Atxutxiamaikaren baitan sortu dugun Daixola egitasmoaren helburua. 9 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako programa da, eta koadrilaka eman dute izena. 

Urriaren 26an izan zen Daixola programaren estreinako ekitaldia, eta benetan pozik gaude programak gaztetxoen artean piztu duen ilusioarekin. Daixola aisialdiari lotutako programa da, eta asteburuetan antolatuko ditugu, batez ere, ekintzak.   

 

Hasierako asmoa, koadrila bakoitzarekin astean bi orduz lan egitea da, baina, tarteka, oporretan, izango dira irteera luzeagoak edo asteburuetako planak. Besteak beste, tailerrak, ikastaroak, eta irteerak izango ditugu. Programazioa gaztetxoekin batera prestatuko dugu. Izan ere, egingo dugun guztia haien gustukoa izatea nahi dugu, eta helburua gaztetxoak proiektuarekin identifikatzea da.

 

Amaitzeko, gaztetxoekin lanean jardungo duten Atxtxiamaikako hezitzaileak dauzkagu. 12 hezitzaileko taldea osatu dugu, programari ekiteko, eta hauek ere ilusioarekin ekin diote. 

 

    daix     daixol