Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beinke! Bertso-eskolan izena emateko aukera zabalik

Beinke! Bertso-eskolan izena emateko aukera zabalik

2014/09/16

Azken urteetan bezala, hasiera emango diogu bertsozale gazteenen ikasturteari.

Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du bertso-eskolak. Duela bi urte zabaldu zen herrira bertso-eskola, Beinke bertso-eskola, eta ordutik taldea haziz joan da. Gustura daude ikasle eta irakasle jardundakoak, eta aurrera egiteko indartsu.

IZENA EMATEKO, Internetez egin daiteke, edo bestela Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan bulegora etorrita. 

PREZIOA: 25 euroko kuota baino ez da ordaindu behar urtean (bazkideek 22,5€).

ADIN-TARTEA:  Bi adin tarte berezituko dira: 

  • 5-9 urte bitarteko umeak (izena emateko klik
  • 9 urtetik gorako gaztetxoak (izena emateko klik).

Izen emateko epea irailaren 25a izango da eta saioen egutegia eta ordutegia denon artean adostuko dugu:

  • 5-9 urte bitartekoen saioak finkatzeko batzarra irailaren 30ean izango da. Arratsaldeko 17:30ean, plaza txikiko lokalean.
  • 9 urtetik gorakoek berriz, urriaren 3an hasiko dute ikasturtea arratsaldeko 16:45an. Lehen saio horretan finkatuko dute aurrerantzean izango duten egutegia eta ordutegia.