Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 470 euroko diru-laguntza eman diogu Ziburuko ikastolari

470 euroko diru-laguntza eman diogu Ziburuko ikastolari

2014/09/17

Elgoibarko Izarrako 39 bazkidek emandako diruari esker, elkarteak 470 euroko diru-laguntza emango dio Ziburuko ikastolari. Estimatu digute jasotako diru-laguntza.

Bazkide batek proposatuta, Ziburuko ikastolak bizi duen egoera latza nolabait arintzeko, ikastola horren aldeko diru-bilketa egin dugu. 39 bazkide izan dira dirua jartzeko borondatea azaldu dutenak, eta gehienek 10 euroko diru-laguntza eman badute ere, izan dira 20 eta 30 euro eman dutenak ere. 

 Ziburuko ikastolakoen eskerrak

Elgoibarko Izarratik bidalitako diru-laguntza jaso ondoren, lerro hauek jaso ditugu bueltan:

“Milesker anitz, Elgoibarko Izarrako lagunak! Zuei esker 5 egun gehiago egoten ahalko gira gauden tokian. Ari gira lan eta lan aterabideak aurkitzeko, eta joan den ostiralean proposamen bat ere egin genion alkateari. Ea zer erantzuten digun! Printzipioz, ezezkoa esatea zaila da, berak galdegin baldintzak betetzen ditugulako, eta aktore nagusiak ados direlako, baina ... 


Zuei esker borroka errazagoa egiten ari zaigu. Horrelako sostenguei esker, bide onetik goazela eta bakarrik ez garela sentitzen dugu.

Milesker handi bat eta muxuak Ziburutik!”

Elgoibar eta elgoibartarrok euskalduntzea da Elgoibarko Izarraren egiteko nagusia, baina gure eragin-eremua ez da Elgoibarrera mugatzen, eta, eskariak jasotzen ditugunean, saiatzen gara nazio mailako euskalgintzari ere ahal dugun neurrian laguntzen. Eskerrik asko