Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Asto-kaka Kanta

Kanta

Asto-kaka

Doinua: Furra furra

Zarataka, arrantzaka,
zein koadrotan jausiko da gure asto-kaka?


Bi belarriak luze,
irri bat hortzetan,
belar artean lasai
Akeiko larretan.

Buztana astinduaz
eta arrantzaka,
Mimik ardura gabe
egiten du kaka.

Zarataka, arrantzaka,
zein koadrotan jausiko da gure asto-kaka?


Ostiralak pozarren
astotxoen zita,
antiojoak jantzita
irakurriz Barren.

Zuri-beltzak, ilunak,
zebrak, grisak denak,
kumeak zein zaharrenak
Barrenen lagunak.

Zarataka, arrantzaka,
zein koadrotan jausiko da gure asto-kaka?


Hala ere oraingoan
Mimiren gorotzak,
usain txarra du baina
urrezko bihotza.

Barreni lagunduaz
elkartasun bila,
banatu behar digu
kriston euro pila.

Zarataka, arrantzaka,
zein koadrotan jausiko da gure asto-kaka?


Mimik arre, guk barre,
irrika pozarren;
guztiok zerbait jarriz
irabazle Barren.

Beraz, Mimik bezala,
denok alez ale,
oihu egin dezagun:
gu Barrenen alde!

Zarataka, arrantzaka,
zein koadrotan jausiko da gure asto-kaka?


Egilea: Mikel Olaizola.