Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Asto-kaka Araudia

Araudia

  • 3 epaile izango ditugu araudia aplikatzeko.
  • Kaka egingo duten astoak 2 izango dira. Asto bakoitzak sari bat banatuko du. 
  • Plaza Txikia 5.000 laukitxotan banatuko dugu, eta laukitxo bakoitzak zenbaki bat izango du.
  • Astoak kaka egiten duenean, kaka jausten den laukitxoaren jabea izango da saria eramango duena. 
  • Bi astoak banaka irtengo dira Plazara. Lehenbiziko astoak 2. saria banatuko du, eta bigarrenak emango du 1. saria.
  • Astoak plazaren erdian lagako ditugu, eta orduan hasiko da jokoa. Erdian kokatu baino lehen kaka egiten badu, ez du baliorik izango.
  • Asto bakoitzaren lehenbiziko kaka da kontutan hartuko dena saria banatzeko orduan.
  • Asto-gorotzak 2, 3 edo lauki gehiagori eragiten badie, zati handiena hartzen duen laukitxoaren jabeak hartuko du saria. Epaileek neurtu eta erabaki beharko dute.
  • Astoaren kaka zer laukitxotan jausi den erabakitzeko zalantzak badaude, 3 epaileek hartuko dute azken erabakia. 
  • Denbora tarte mugatua egongo da asto bakoitzak kaka egiteko: 20 minutu. Asto bakoitzaren denbora hasi eta 20 minutu pasatuta oraindik kaka egin ez badu, epaileek ausaz zenbaki bat aterako dute eta, zenbaki horri dagokion txartela duena izango da sariduna.
  • Bi sariak ezagututa, elgoiBARREN.net orainkaria, BARREN astekaria eta beste hedabideetan jakinaraziko da zeintzuk diren saritutako zenbakiak. Hilabete bateko epea izango dute sarituek txartelak aurkeztu eta saria eskuratzeko. 2011ko azaroaren 15 izango da sariak jasotzeko azken eguna. 
  • Debekatuta egongo da astoa ukitzea edota astoari ezer botatzea.