Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Asto-kaka

Asto-kaka

Zer da Asto-kaka?

BANER ASTOKAKA.jpg

BARREN komunikazio-proiektuari diruz laguntzeko prestatu dugun jokoa da Asto-kaka, eta jokoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Guk BARREN behar dugulako; BARRENek gure beharra duelako.   

Bi astok erabakiko dute jokoa zeintzuek irabaziko duten

 Elgoibarko Akei baserriko bi astok erabakiko dute jokoan izango diren bi sariak zeintzuek jasoko dituzten. Plaza Txikia 5.000 laukitxotan banatuko dugu, eta laukitxo bakoitzak zenbaki bat izango du. Akei baserriko bi asto aterako ditugu plazaren erdira, eta astoek kaka noiz egingo zain egongo gara denok. Asto-gorotza jausten den  laukitxoak zenbaki bat izango du, eta zenbaki horren jabea izango da sariaren irabazlea.  

Usain ona duten bi sari!

  1. saria: 2.000 €
  2.  saria: 1.000

5.000 txartel, 3 euroan

 5.000 txartel prestatu ditugu (laukitxo bakoitzari txartel bat dagokio), eta 3 euroan salduko dugu bakoitza. Zenbat eta gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago izango da asto-gorotza zure txartelari dagokion zenbakian jausteko.

Urriaren 15ean, Plaza Txikian

 Asto-kaka urriaren 15ean izango da, zapatuan.  Plaza Txikian elkartuko gara, astoek kaka noiz eta non egingo duten ikusteko.