Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Atxutxiamaika Atxutxiamaika Jostailu erakusketa Jostailu erakusketa 2020

Jostailu erakusketa 2020

Atxutxiamaika Sailak, Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean eginiko jostailuen aukeraketa aurkituko duzu hemen.

Jostailuek umeen, nerabeen, zein helduen garapenean duten garrantziaz jabetuta, merkatuan dagoen eskaintza aztertu eta gure ustez gomendagarriak diren jostailuen aukeraketa egin dugu. Hautaketa hori egiteko zenbait irizpide hartu ditugu kontuan: hezkidetza, emozioak, kooperazioa, zentzumenak, komunikazioa eta beste zenbait faktore lantzen dituzten jostailuak izatea, alegia.

Jostailuren bat erosi behar izanez gero, ondorengo puntuak kontuan hartzea proposatzen dizuegu:

·         Parte-hartzaileen gaitasun eta abilezien garapenerako egokia izatea jostailua.

·         Oparitzen den jostailu kopurua zaintzea.

·         Jostailu askotarikoak bilatzea, alderdi ezberdinak lantzen dituzten jostailuak.

·         Jostailuek transmititzen dituzten baloreak zaintzea: indarkeria, sexismoa, lehiakortasuna…

Jolasteak modu positiboan eragiten die umeei eta nerabeei, bai eta helduei ere. Izan ere, jolasaren bidez harremanak eta balore ezberdinak lantzen dira. Gainera, jolasak berak, helduei erreferentziazko jokabideak eta eredu positiboak eskaintzeko aukera ematen die.

Jolastea bera atsegina eta lasaigarria izanik, familian momentu dibertigarriak izatea ahalbidetzen du. Era berean, jolasak esploratzeko, esperimentatzeko, arazoak konpontzeko, emozioak lantzeko, gure artean komunikatzeko eta beste hainbat alor lantzeko aukera ere ematen digu. Eta horrek jolaskideen garapenean eta ikasketa prozesuan laguntzen du.

Horregatik guztiagatik, familian jolasteko tarteak hartzera animatu nahi zaituztegu. Badakigu egunerokoak estu hartuta gaituela denok, baina gozamenerako tarteak hartzea ere garrantzitsua da.

Katalogo honetan neuri eta ezaugarri ezberdinetako jostailuak topatuko dituzue, aukeratu zuena eta ekin jolasteari!

KATALOGOA IKUSTEKO, EGIN KLIK