Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Proiektuak Atxutxiamaika Atxutxiamaika

Atxutxiamaika

Herriko txikienek euskarazko aisialdi hezitzaile iraunkorra eta kalitatezkoa izatea da proiketu honen helburu nagusia.  Horretarako, 1995etik  hainbat aisialdi programa antolatu dira, eta, behar bada, udalekuak dira estimazio gehien dutenak.

Egun, Atxutxiamaika herriko txikienen aisialdi erreferente argia da. Aisialdian herriko gaztetxoenek duten baliabide sendoa dela esan daiteke: ondo pasatzeko, hezteko, lagunak egiteko, euskaraz bizitzeko, gauza berriak ikasteko, besteei erakusteko…

Atxutxiamaika egitasmoak bi lan-ildo nagusi ditu:

 1) Aisialdi hezitzailea: haurrei zuzendutako eskaintza (HH eta LH 1-6)

 2) Hezitzaileen formazioari zuzendutakoa.

 Egitasmoa 2 adin tartetan oinarritzen da (HH eta LH 1, 2 batetik eta bestetik LH 3, 4, 5 eta 6) eta honek, eskaintza espezifikoagoa garatzeko aukera eskaintzen du.

Nabigatu euskaraz