Aldenik Alden 2021
ALDENIK ALDEN EGITASMOAREN ESKAINTZA
- Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da.
- LH 4-5-6 mailetako haurrei zuzendua.
- Hilean bitan (zapatu eta domeketan) burutuko dira ekintzak. Ekintzak goiz, arratsalde edo egun osokoak izan daitezke.
- TaldeaK seikoak izango dira.
- Taldeak ikastetxeka osatuko dira.
- Taldeen arteko harremana saihestuko da.
- Haurrak laga eta jasotzeko gune desberdinak egongo dira.
- Aire zabaleko eta prebentzioko neurriak betetzen duten jarduerak lehenetsiko dira.
MARTXOKO ESKAINTZA
Martxoaren 27 eta 28an taldekako tribiala jokatu ahal izango dute izena ematen duten umeek. Indarrean jarri berri den 13/2021 dekretuaren baldintzek eragina dute aisialdiko ekintzetan eta taldeak, gehienez ere, sei pertsonakoak izan beharko dira, beraz, egitasmoak berak aldaketak izango ditu, besteak beste, adin bereizketa egin beharra.
Zer: Aldenik Alden Tribiala
Noiz: martxoak 27 (LH4) eta martxoak 28 (LH5-6) --> izen emate kopuruaren arabera, egun berean; zapatuan, egitea baloratuko da.
Ordua: 09:30-13:30
Prezioa: 8€ (bazkideek 7€)
Izen ematea: martxoaren 17tik 24ra bitartean (KLIK)
* Egoera berezi honetan, eta, momentuz, izen ematea banaka, binaka nahiz hirunaka egin daiteke. Izena emango duzuen lagunaren izen abizenak apuntatu beharko dituzue, eta pertsona horrek bere izen emate propioa ere egin beharko du. Bikote nahiz hirukoteek bat egin beharko dute taldekako izen ematea balizkoa izan dadin.
OTSAILEKO ESKAINTZA
Izena emateko egin klik
Hemen duzue azalpen bideoa:
https://www.instagram.com/tv/CKgsV2ciLRX/?igshid=i29459h0wn12
URTARRILAk 18, ASTELEHENA (SAN ANTON)
Urtarrilaren 12tik 15era egongo da zabalik urtarrilaren 18ko ekintzan izena emateko aukera.
Hemen duzue azalpen bideoa: