Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kiribilen zapatilak

Kiribilen zapatilak

2011/05/24

Kiribilek zapatilak prestatu ditu bere laguntxoak arin eta alai ibil daitezen Elgoibarko kaleetan zehar. Dagoeneko zapatila mordoa saldu ditu.

 

 Gorriak, zuriak, urdinak edo moreak. Horiek dira Kiribilek gure txikienentzat prestatu dituen zapatilen koloreak. Eta kolore horien gainean, berriz, Kiribil dator, dotore-dotore, beti bezala.
 HGko koordinatzailea den Mikel Etxanizek proposatu zigun zapatilak prestatzeko ideia, eta, egia esan behar badugu, oso harrera ona izan du ideiak. Ume eta gurasoei asko gustatu zaizkie zapatilak, eta enkargu mordoa jaso dugu dagoeneko. Hori bai, zapatilak margotzeak lan handia dauka (90 minutu inguru pasatzen dugu zapatila-pare bakoitzarekin), eta Atxutxiko hezitzaileek gogor dihardute margotze-lanetan.

 Zapatilak 15 euroan saltzen ditugu, 2 euro gutxiago Elgoibarko Izarrako bazkideek.

Zapatilen argazkiak:

Kiribil Zapatilak (2).jpg Kiribil Zapatilak (12).jpg
Kiribil Zapatilak (6).jpg Kiribilen zapatilak.jpg