Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Aurkezpena Egin zaitez bazkide!

Egin zaitez bazkide!

Bazkideak dira Elgoibarko Izarrari tente eusten diotenak. Bazkiderik gabe ez dago elkarterik, eta, gure kasuan ere, bazkideen babesa eta berotasuna sumatuko ez bagenu, bertan behera geratuko litzateke hau dena.
Elgoibarko Izarrako bazkideak pertsona fisikoak dira, eta hiru baldintza hauek baino ez dira bete behar: 

a) Elkartearen izaerarekin eta jardunarekin bat egitea.
b) 18 urte beteta izatea.
c)  Bazkide-kuota ordaintzea.

 Gero, bazkide bakoitzak erabakiko du zer eman nahi dion elkarteari, baina bazkideak prest egon behar du elkarteari laguntzeko. Elgoibarko Izarrak langile profesionalak dauzka elkartearen jardunari eta dinamikari eragiteko, baina honek ez du esan nahi bazkideen parte hartzeari garrantzirik ematen ez diogunik. Langile profesionalak beharrekoak dira gurean, baina, ahal den neurrian, bazkide militanteen parte hartzea ere sustatu nahi dugu.

 Beraz, Elgoibarko Izarraren jardunak merezi duela uste baduzu, egin zaitez bazkide. Estimatuko dizugu!