Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asto-kakaren aurkezpena, barixakuan

Asto-kakaren aurkezpena, barixakuan

2011/06/17

Barixaku honetan, ekainak 17, BARRENi laguntzeko prestatu dugun Asto-kaka jokoa aurkeztuko dugu.

 Denbora luzez prestaketa-lanetan jardun ondoren, Asto-kaka jokoa aurkeztuko dugu barixaku honetan (ekainak 17).

Aurkezpena Kultur Etxearen parean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta BARRENen lagun guztiak zaudete gonbidatuta.

Aurkezpena, gainera, ez da ohikoa izango. Taupada antzerki taldeak antzerki txiki bat prestatu dute Asto-kakaren atzean zer dagoen erakusteko. Gainera, Mikel Olaizola bertsolari gazteak okasiorako apropos prestatutako kantua ere kantatuko digu, Elgoibarko kale-kantariek lagunduta. Amaitzeko, Mausitxa baserriko gazta probatzeko aukera ere izango dute, aurkezpenera joaten direnek.