Albisteak
Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten?
Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko klabeak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin propio sinatu duen hitzarmenaren bidez finantzatuta. Azaroaren 28an izango da, goizez, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.
Xamar: “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”
Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina guk herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen, inguruko auzo-hizkuntzek ez bezala. Ideia horrekin eman genion amaiera Euskara Jendea ikastaroko bigarren saioari. Hirugarren honetan, berriz, Erdi Aroan zentratuko da Xamar. Erdi Aroan hamaika hizkuntza entzuten zen gure lurraldean, baina denen artetik euskara zen nagusi.
Martxan daukagu Daixola egitasmoa, 102 gaztetxorekin
102 gaztetxo, 7 gazte-koadrila, eta 12 hezitzaile. Horiek dira Atxutxiamaikaren baitan sortu den Daixola egitasmoari ekiteko dauzkagun kopuruak. Aurreikuspen guztiak gainditu ditugu.
Xamar: “Euskaldunok ere erromatartu ginen, baina herriaren izena eta hizkuntza gordetzen jakin genuen”
Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik.
Xamar: “Euskaldunona ez da izan isolatuta edo barkatuta egon den herria”
Hori da, beharbada, 'Euskara Jendea' ikastaroaren lehen saioan Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'ek (Garralda, Nafarroa, Xamarrena etxekoa, 1956) azpimarratu zuen ideia garrantzitsuena. Elgoibarko Udalarekin elkarlanean antolatu dugun ikastaroari asteazkenean eman genion hasiera, eta 42 lagunek eman dugu izena. Hurrengo sei asteetan, astero-astero eskainiko dugu saio bakoitzaren kronika.
Euskararen eguneko esaldi lehiaketa
DBH eta BATXIko ikasleentzako antolatu da lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar du esaldiak. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu, doan. Kamiseta hori abenduaren 3an janzteko izango da, Euskararen Nazioarteko Egunean.
EiTBk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute
Eitbk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute. Emankorra izango den bide baten hasiera baino ez da EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbek eta Tokikom-eko presidente Urko Aristik izenpetutakoa, bi aldeen esanetan. BARREN ere Tokikomeko bazkidea da.
Daixolan izena emateko epea zabalik.
Daixola! LH3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.
Zapatu honetan txosnaren bueltan bilduko gara,nahi baduzue
Elgoibarren hileko azken zapatuetan izaten den feriaren bueltan antolatzen da txosna, eta irailekoa Elgoibarko Izarrak prestatuko du. Zapatu honetan izango da (hilak 27), Kultur Etxearen parean, eta aurten ere pa amb tomaquet pintxoak eskainiko ditugu goizeko 11:00etatik aurrera. Animatu, plan hoberik ez badaukazue!
Zabalik dago Tertuliak programan izena emateko epea
15. edizioa izango da aurtengoa. 2000. urtean sortu zuen Elgoibarko Izarrak Tertuliak programa Arigera proiektuaren baitan, eta ordutik ez du etenik izan. Ez dago magiarik; aritzea da trukua.
Kiribilen etorrera eta Udaldiko Erakusketa
Udaldian Atxutxiamaikak ateratako argazkien erakusketa izango da Kultur Etxeko erakusketa gelan.
470 euroko diru-laguntza eman diogu Ziburuko ikastolari
Elgoibarko Izarrako 39 bazkidek emandako diruari esker, elkarteak 470 euroko diru-laguntza emango dio Ziburuko ikastolari. Estimatu digute jasotako diru-laguntza.
Beinke! Bertso-eskolan izena emateko aukera zabalik
Azken urteetan bezala, hasiera emango diogu bertsozale gazteenen ikasturteari.
Aurtengo TopaEguna Derion izango da, urriaren 11n
2012an ekin zion Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak TopaEguna antolatzeari. Lehen bi edizioak, hurrenez hurren, Azkoitian eta Soraluzen izan ondoren, aurten Bizkaian ospatuko da euskaltzaleon jaia; Derion, hain zuzen ere. Elgoibarko Izarrak ere bazkide eta euskaltzale guztiak animatu nahi ditu jaian parte hartzera.
Euskara Jendea ikastaroa, gure hizkuntzaren eta herriaren historia hobeto ezagutzeko
Azken sei urteotan egin dugun moduan, aurten ere ekimen berezia prestatu dugu urrirako Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak: Euskara Jendea ikastaroa, hain zuzen ere.
Gaur hartuko ditugu oporrak!
Elgoibarko Izarrak ere, beste askok bezala, oporrak hartuko ditu abuztuan. Gaur (uztailak 30) itxiko ditugu bulegoetako ateak, eta hala egongo dira irailaren 1era arte. Hala ere, abuztuan izango dugu zuekin egoteko aukerarik: Abuztuaren 25ean, Txiki eguneko bazkarian, eta abuztuaren 22an eta 28an, BARRENen bi ale bereziekin.
662 umek eta nerabek hartu dute parte Atxutxiamaikaren udako aisialdi eskaintzan!!
Amaitu da gure txiki eta nerabeentzat prestatzen dugun udako aisialdi eskaintza. Ekainean ekin genion Atxutxiamaikak, ludotekak eta gaztelekuak elkarlanean prestatutako aisialdi eskaintzari, eta uztailarekin batera amaitu dugu. Parte-hartzea benetan altuan izan da, eta gustura gaude umeek, gazteek, hezitzaileek eta gurasoek izan duten jarrerarekin.
Logotipo berriak ziklo berrirako
Izaera berriak irudi berria ere eskatzen duela pentsatu dugu, eta logotipo berriak prestatu ditugu Elgoibarko Izarraren ziklo berrirako. Orain artekoak oroitzapenen armairuan gorde, eta hiru logotipo berri izango ditu aurrerantzean elkarteak.
Osatu ditugu lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa
Osatu ditugu ziklo berrian Elgoibarko Izarraren dinamikari tira egingo dioten lau lantaldeak eta Eremu Sinbolikoa. Ziklo berriko helburuetako bat da bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea, eta lehen urratsa ondo baino hobeto eman dugu: 45 bazkidek hartuko dute parte lantaldeetan eta Eremu Sinbolikoan.
Zure irrien egarri
Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak "Cup Song" kantuaren bertsioaren grabaketa egin du Udako Txokoetan. Hemen duzue abestia entzuteko eta abesteko aukera!