Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zapatuan danok kalera!

Zapatuan danok kalera!

2015/11/25

Elgoibarko kaleak euskaltzalez bete nahi ditugu zapatu honetan. Euskarak 365 Egun lipduba grabatuko da, eta elgoibartar guztiak animatu nahi ditugu ekimen horrekin bat egitera. 12:00etan izango da hitzordua, kalean.

Hilabeteak lanean eman ondoren, zapatu honetan grabatuko da Elgoibarko kaleetan Euskarak 365 Egun lipduba. Maalan hasi eta Udaletxeko balkoian amaituko da, eta 60 elkarte-erakundek parte hartuko dute. Antolatzaileon kalkuluen arabera, 900 lagun inguru azaldu dira lipdubean.

 

12:00etan izango da lehen hitzordua, entsaioa egingo baita ordu horretan. Behin betiko grabaketa, berriz, 13:00etan izango da.

 

Ekimena Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatu du, Elgoibarko Izarraren koordinazioarekin, eta bazkide guztiok animatu nahi zaituztegu parte hartzera. Animatu eta azaldu 12:00etan Maalako parkera. 

BIDEOA IKUSI