Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 2tik aurrera haizeak Iparraldetik joko du Elgoibarren!

Urriaren 2tik aurrera haizeak Iparraldetik joko du Elgoibarren!

2015/09/17

Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun zikloan. Urriaren 2an ekingo diogu, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da. Animatu eta parte hartu!


Elkarlanean antolatutako zikloa

Zikloaren urteroko eragileak Elgoibarko Izarra eta Udala izaten badira ere, aurten beste elkarte-erakunde batzuen elkarlanarekin jantzi eta aberastu dugu programa. Sinuöse taldea, Morkaiko mendizale-elkartea, Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-tar enpresa, Belaustegi jatetxea, eta Txarriduna hotela dira, hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartuko dutenak.    

 

Denen gustuko ekintzak

Eragileon ezaugarriak eta jarduerak aintzat hartu eta saiatu gara adin eta gustu gehienentzat erakargarria izan daitekeen programa antolatzen. Hitzaldiak, musika-kontzertuak, kantu-bazkaria, mendi-ibilaldia eta, nobedade moduan, pastorala antolatu ditugu. Guk dakigula, Elgoibarren estreinakoz izango dugu pastorala ikusteko aukera.

 

Parte hartzeko gonbita

Haizea dator Iparraldetik! ekimenaren antolatzaileok eta babesleok elgoibartarrak eta inguruko herrietakoak animatu nahi zaituztegu programa honetan parte hartzera. Apuntatu zuen agendetan gehien gustatzen zaizkizuen ekintzak eta azaldu eguna iristen denean. 


Egitasmoa: 

 

Mixel Etxekopar, musika-kontzertua, Sinuoserekin elkarlanean.

Urriak 2, ostirala. 23:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

 

Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak, hitzaldia, Xan Aire.

Urriak 7, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

 

Mendi-ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira, Morkaiko mendizale elkartearekin: Urriak 10-11-12

Prezioa: 70 € (80 €, bazkide ez direnentzat)

Izena emateko (urriaren 2ra arte): Elgoibarko Izarran eta Morkaiko Mendizale elkartean.

 

Iparraldeko kultura, hitzaldi-elkarrizketa, Antton Luku eta Miren Artetxe.

Urriak 14, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

 

Kantu-bazkaria, Aire ahizpak hirukotearekin

Kantura etorriko dira: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar.  

Urriak 24, larunbata. 14:00etan Belaustegi jatetxean.

Prezioa: 35 euro

Izena emateko (urriaren 19ra arte): Elgoibarko Izarran.

Babeslea: Belaustegi jatetxea.

 

Gure herriaren iparra ez galtzeko, gehigarri berezia

Urriak 30, BARREN astekarian

 

Ederlezi pastorala, Haritz dantzari taldearekin elkarlanean.

Azaroak 14, larunbata. 17:30ean, Herriko Antzokian.

Prezioa: 5 euro

Sarrerak hartzeko: aurrez, Elgoibarko Izarran eta egunean bertan, Herriko Antzokian

Babeslea: Etxe-tar enpresa

 

Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua, Gazte Asanbladarekin elkarlanean

Azaroak 14, larunbata. 23:00etan, Gaztetxean

 Prezioa: 3 euro

 Sarrerak: Gaztetxean, egunean bertan.

 

Urriaren 2tik aurrera haizeak Iparraldetik joko du Elgoibarren!

Erretratuan, ekimenaren eragile eta babesleak.