Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 26an Kalegoen plazan bilduko gara; azaroaren 4an Bilbon!

Urriaren 26an Kalegoen plazan bilduko gara; azaroaren 4an Bilbon!

2023/10/24

Azken aldian euskararen normalizazioaren aurka izan diren epaiak direla-eta, bi hitzordu antolatu ditugu Elgoibarko eta Mendaroko euskaldun eta euskaltzaleok gure haserrea azaleratzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak MANIFESTAZIO NAZIONALA deitu du Bilbon azaroaren 4rako. Helburua euskararen normalizazioaren aurkako epaien aurrean gure kezka eta haserrea azaltzea da. Elgoibarko eta Mendaroko euskaltzaleok ere bat egin dugu ekimen horrekin, eta Elgoibarko EUSKARAK 365 EGUN Taldeak bi ekintza antolatu ditu, Mendaroko In Leike kultur elkartearen lankidetzarekin:

 

·        Urriaren 26an, Kontzentrazioa Kalegoen plazan, 19:00etan.

·        Azaroaren 4an, Manifestazioa Bilbon, Euskaldunan, 17:00etan.

 

Autobusak antolatuko ditugu Elgoibartik eta Mendarotik Bilbora joateko. Autobusean izena emateko:

 

Elgoibarren: Jai Alai taberna, Elgoibarko Izarraren bulegoan (943 74 16 26 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) eta www.elgoibarkoizarra.eus webgunean.

Mendaron: Morroskillo dendan.

Prezioa: 10 €

Izena emateko azken eguna: urriak 31.

 

Elgoibarko eta Mendaroko euskaldun eta euskaltzale guztiak animatu nahi zaituztegu bi ekintzetan parte hartzera.

Antolatzaileak: Elgoibarko EUSKARAK 365 EGUN Taldea eta       Mendaroko IN LEIKE kultur Elkartea