Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 13an beteko da TERTULIAK programan izena emateko epea

Urriaren 13an beteko da TERTULIAK programan izena emateko epea

2023/09/27

Euskaraz berba egiteko erraztasuna lortu nahi dutenei zuzendutako programa da Tertuliak, eta urriaren 13ra arte egongo da zabalik 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea.

2001ean jarri genuen martxan Tertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik edo aukerarik ez daukatenentzat. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira, eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egoten da, taldea dinamizatzeko.

 

Urrian hasi eta ekainera arte iraungo du ikasturteak, eta programaren oinarrian astero izaten den ordubeteko tertulia-saioa dago. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea urriaren 13an amaituko da.

 

Beraz, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten bazkide eta herritar guztiak. 2022-2023 ikasturtean, adibidez, 39 lagunek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta.  

 

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalak finantzatzen du.

 

 

Izena emateko eta informazio gehiago:

 

  • Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26 
  • AEK euskaltegia:  607 601 423
  • Udal Euskaltegia:  943 74 27 31