Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeentzako kontzertuak eta tailerrak Idotorben

Umeentzako kontzertuak eta tailerrak Idotorben

2021/05/13

Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikaren Kiribilduz programak umeentzako kontzertuak eta tailerrak antolatu dituzte HH3tik gorako umeentzat maiatzaren 21ean, 17:30etik aurrera.

Musika Eskolako ikasleek hainbat instrumentu joko dituzte eta horien inguruko azalpenak ere emango dituzte. 

Koruko ikasleek ere ipuin musikatu bat abestuko dute.

Ondoren, Ludotekako eta Kiribilduzeko hezitzaileek musika tresnak sortzeko hainbat tailer egiteko aukera eskainiko diete bertaratutako umeei.

Bakoitzak lurrean eroso egon ahal izateko zerbait eramatea gomendatzen da.

Ekimen hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.

idotorbe