Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Umeek egindako Olentzeroen erakusketa

Umeek egindako Olentzeroen erakusketa

2020/12/24

Aurten ez da Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarik egongo kaleetan zehar, baina hala ere, ez dute hutsik egingo opariak banatzeko lanean. Atxutxiamaikak gainera, umeek egindako olentzeroekin erakusketa bat antolatu du.

Atxutxiamaikak bideo bat sortu du Olentzeroren jatorriari buruzko informazioarekin, eta bideo hori landu dute ikastetxeek umeekin. Olentzeroren aldaera desberdinen berri ematen du bideoak, eta horren harira, norberak bere Olentzero sortzeko deia egin zieten umeei. Ikastetxeetan zein etxean sortu zituzten Olentzeroak eta jasotako materialarekin osatu dute erakusketa.

Kultur Etxeko Sotoan izango da erakusketa, abenduaren 24tik 26ra, 11:00etatik 14:00etara.