Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udaldian praktikak egiteko aukera eskainiko du Elgoibarko Izarrak

Udaldian praktikak egiteko aukera eskainiko du Elgoibarko Izarrak

2021/04/23

Aurtengo udaldian praktikak egiteko eskaera epea zabalik dago, jada. Interesatuek curriculuma bidal dezakete webgune honen hasiera orrian dagoen "lan poltsa" atalean.

 

Eskatzen da:

·         Begirale tituluaren atal teorikoa eginda izatea edota udaleku irekietan lan boluntarioa egiteko gogoa izatea.

·         Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

·          18 urtetik gorakoa izatea.

·         Ahozko euskara maila handia izatea.

  Baloratuko da

·           Aisia hezitzailean lan-eskarmentua izatea.

·           Elgoibarkoa izatea.

·           Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.

·           Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

·           Hezkuntza Bereziko ikasketak edota jardun honetan esperientzia izatea.

Epea: maiatzak 10

Informazioa: 943 74 17 46/atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus