Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.

Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera.

2017/09/15

Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz Itziarko Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, sagardoa nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek, eta, gainera, bertan bazkalduko dute izena ematen dutenek.

Txindurri Iturri sagardotegira familia irteera (Itziar) 

Noiz: irailaren 30ean, zapatua

Irteera: 10:30ean King Kongeko autobus geltokian.

Itzulera: 18:00etan Txankakuako autobus geltokian.

Eraman beharrekoa: arropa erosoa.

Prezioa (bazkaria barne): umeek 10€ (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 9€) / nagusiek 18€ (bazkideek 15€)

 Izena emateko: KLIK 

Txindurri Iturriren inguruko informazio gehiago nahi baduzu klika ezazu (klik)