Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tximeletak ezagutzera irteera, Arantzazura

Tximeletak ezagutzera irteera, Arantzazura

2024/05/21

Morkaiko Mendizale Elkartearen, Elgoibarko Baso Biziak elkartearen eta Atxutxiamaikaren "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza ekainaren 2an izango da, tximeletak ezagutzeko irteera hain zuzen ere.

Arantzazura, Oñatira, joango gara autobusez. 10:00etan elkartuko gara Txankakuako geltokian eta 17:00ak aldera iritsiko gara bueltan.

Gidari lanak Zerynthia elkarteko Iker Novoa Fariñasek egingo ditu, euskaraz.

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da, mendian bazkalduko dugu eta.

Plazak mugatuak dira.

Izen ematea maiatzaren 22tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera egin daiteke.

Elgoibarko Udalak babestutako ekimena da.

Informazioa eta izen emateak, hemen

klik