Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak TXIKI EGUNERAKO KAMISETAK

TXIKI EGUNERAKO KAMISETAK

2018/06/28

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak Txiki egunerako kamisetak prestatu ditu. EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz ekimena gizarteratzeko beste pauso bat da. Elgoibartarrek ariketa horren berri izan eta izena ematera animatzeko.

Egingo al dogu? da kamiseten leloa, elgoibartarron artean euskaraz egiteko gonbita.

Kamisetak 16 urtetik gorakoentzat izango dira, EUSKARALDIA ariketa soziala ere 16 urtetik gorakoentzat da-eta.

Hiru modelo prestatu ditugu eta 10 €-ko prezioa izango dute kamisetek.

Kamisetak eskatu egin behar dira, eta uztailaren 17a izango da eskaria egiteko azken eguna

Kamisetak eskatzeko hiru bide izango dira:

a)      Hemen klik eginda

b)      Telefonoz: 943 74 16 26

c)      E-postaz: elgoibar@euskaraldia.eus 

Kamisetak, esan bezala, Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak prestatu ditu eta herritarrak kamisetak eskatu eta erostera animatu nahi ditugu.