Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txiki Eguneko bazkarirako txartelak online erosi daitezke

Txiki Eguneko bazkarirako txartelak online erosi daitezke

2015/06/29

Zabalik dago Elgoibarko Izarraren Txiki Eguneko bazkarirako izen-ematea. Aurten gainera, Internet bidez erosi daitezke bazkarirako txartelak.

Aurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak Txiki Egunerako, abuztuaren 25erako. Bazkarirako txartelak eskuratzeko bi aukera daude: Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalera edo BARREN aldizkariak Kalebarrenen duen egoitzara jo, eta izenematea bertan egitea; edo, Internetez txartelak erostea. 

Hona hemen Txiki Eguneko bazkarirako txartelak erosteko zenbait ohar:

  • Aldi bakoitzeko 6 txartel erosi ahalko dira gehienez. 
  • Bazkide eta ez bazkideen txartelak bi alditan erosi beharko dira.
  • Amaieran agertzen den erosketa agiria gorde beharko da Txiki eguna pasa arte.

Egin klik hemen txartelak erosteko.