Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak TopaEguna ospatuko dugu Soraluzen irailaren 28an

TopaEguna ospatuko dugu Soraluzen irailaren 28an

2013/07/24

Euskara elkarteen mugimenduaren eguna antolatu dugu irailaren 28rako, Soraluzen. Egun osoko egitaraua prestatu dugu euskaltzaleak batu, elkar ezagutu eta elkarrekin topa egiteko.

Goizeko hamaiketan hasi eta norberak nahi duenera arte luzatuko dugu irailaren 28ko eguna. Euskara elkarteek urte mordoa daramagu Euskal Herria euskalduntzeko lanean, bakoitzak bere eremuan, herrian edo auzoan. Eta horrela jarraituko dugun arren, elkar ezgautu eta elkarrekin ondo pasatzeko tartea ere hartu nahi dugu, eta ez guk geuk bakarrik, gainera. Gurekin batera, euskaldun eta euskaltzale guztiak Soraluzen batzea da gure asmoa.

Soraluze, bertatik bertara

Zortea izan dugu. Euskal Herriko txoko ugaritako euskaltzaleak batzeko zein herri aukeratuko eta Soraluze aukeratu dugu! Gertu-gertu egokitu zaigu, beraz, festa. Iraila iritsi ahala joango gara sorpresen berri ematen, baina oraingoz, apuntatu agendan. Irailaren 28an, Soraluzen egun osoko jaia. Elgoibartik joateko modu desberdinak egongo dira: autobusean, oinez, kotxeetan... eta bai, eguna luzatu nahi duenarentzat ere, egongo da lo egiteko lekua!