Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Topa Egunak badauka kantua!

Topa Egunak badauka kantua!

2013/09/23

Zapatuan Soraluzen ospatuko dugun Topa Egunaren kantua egin du Xero Xiete taldeak.

Euskara elkarteen mugimenduak antolatutako Topa Egunaren kantua egin du Xero Xiete talde soraluzetarrak, Soraluzen bertan ospatuko den egunerako.

Hona hemen kanta eta letra:

 

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma eta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Eta kriskitin eta kraskitin

eta larrosa eta krabelin

hartu lili bat eta erantzi

hostoz hosto ametsak eraiki

Errioxa, Getari, Baigorri

Bakio ta beste euskal herri

Atoz, batu Topa Egunera

Topa dagigun denok batera

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma eta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Emaiozu euskera

emaiozu aukera 

Eman zure kolorea

Izan zazu adorea

emaiozu elkartea

lagunak eta artea

eman topagunea

bat egiteko gunea

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma eta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Eskaileran goaz elkarrekin

Mailarik maila gorantz egin

Euskaltzaleok ospatu ditzagun

365 egun

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma eta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!