Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak TELP tailerra: Eguneroko bizitzan euskaraz egiteari lotutako deserosotasunak gutxitzeko tailerra.

TELP tailerra: Eguneroko bizitzan euskaraz egiteari lotutako deserosotasunak gutxitzeko tailerra.

2024/01/12

Euskaraz ondo dakizu eta euskaraz bizi nahi duzu, baina zuk nahi baino arazo gehiago izaten dituzu? Euskaraz egin nahi duzu baina egoera batzuen aurrean ez duzu jakiten zelan jokatu? TELP ikastaroa antolatu dugu egoera horiei aurre egiten ikasteko.

TELP tailerra euskaraz bizi nahi duten hiztunentzat da. Euskaraz ondo jakin eta hizkuntza kontzientzia duten hiztunentzat. Euskaraz egin eta bizi nahi duten hiztunentzat.

Euskaraz egiteko nahi horren atzean dauden zailtasunei nola aurre egin ikasteko tailerra da TELP tailerra. Geure buruak babesteko. Arazoei modu egokian erantzuteko. Egin nahi duguna egiteko. Konfiantza irabazi eta sentitzeko. Euskaldun moduan indartzeko edota ahalduntzeko.

 

EMUN kooperatibak emango du tailerra. Gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eskaintzen duen enpresa da EMUN.

 

Aita Agirre kulturgunean izango da tailerra eta 10 orduko iraupena izango du, bost orduko bi saiotan banatuta.

Egunak: urtarrilak 20 eta 27, larunbatak biak.

Ordutegia: 9:00-14:00.

Doan izango da eta 25 lagunentzako tokia dago gordeta.

Izena emateko: urtarrilaren 8tik 18ra (biak barne).   

Izena emateko eta informazio gehiago: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626

Antolatzaileak:

ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea eta ELGOIBARKO UDALA.

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.