Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Talo ikastaroa haur, gazte eta helduentzat

Talo ikastaroa haur, gazte eta helduentzat

2015/12/10

Gure Esku Dago ekimenak eta Elgoibarko Izarrak talo ikastaroa antolatu dute abenduaren 19an. Bi eragileek taloak egingo dituzte neguko jaien bueltan, eta, herritarrak animatu nahi dituzte ekimen horietan parte hartzera.

Taloak egitea, baina, ez da hain errezeta erraza, beraz, eskua mindu gabe talo on batzuk egiteko ikastaroa antolatu dute Gure Esku Dagok eta Elgoibarko Izarrak.

Noiz: abenduaren 19an, zapatua, 10:30etik 12:30era

Non: Gure Bide Elkartean

Izena ematea: 

Elgoibarko Izarraren bulegoan, 9437 741 626 telefonoan (Naiara) edo hemen klik eginez.

Ikastaroak bere fruituak eman dituen frogatzeko, parte hartzaileek egindako talo dastaketa egongo da.