Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa

Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa

2020/12/23

Abenduaren 29an Herriko Antzokian izango den bertso saio literarioa zuzenean on-line ikusteko aukera izango da barre.eus webgunean.

Aurtengo bertso saioa berezia izango da; bertsolaritza, literatura eta musika izango dira osagaiak. Oholtza gainera igoko direnak, berriz, honako hauek izango dira:

  • Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
  • Idazlea: Uxue Alberdi
  • Musikaria: Aitor Nova

 

Bertso saioa 19:00etan da, honako lotura honetan: https://youtu.be/bhxq2C4eSjQ

Antolatzailea Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea da, eta Udalaren diru-laguntzarekin antolatzen du.