Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak SARETZEN programa berria martxan da

SARETZEN programa berria martxan da

2026/03/11

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak 0-5 urte bitarteko haur eta beraien familietan etxeko euskararen transmisioa eta erabilera areagotzeko sortu duen familia programa berria da.

 

Familian eta familien arteko Euskararen transmisio eta sozializazio programa honen bidez, Elgoibarko familiei euskaraz bizitzeko aukerak eta tresnak eman nahi zaizkie, hizkuntza transmisioa eta erabilera; etxean eta aisialdian, sustatzeko. 
 
Horretarako, gaurtik hasi eta udara bitartean gauzatuko den egitaraua osatu da. 
 
Proiektua, familiako hizkuntza ohituretan eta haurrarekiko harremanetan aurrerapausoak eman nahi dituzten gurasoentzako sortu da  eta 4 atal desberdinetan banatu da: 
 
Familiagunea, Solasaldiak, Familientzako Tailerrak eta Planak.
 
Bihartik aurrera martxoko eskaintzan izena emateko aukera egongo da. 
 
Informazio gehiago nahi izanez gero www.atxutxiamaika.eus domeinuan sartu zaitezkete. 
 
Programa Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.