Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanbartolomeetako Umeen eta Nerabeen eguneko kamiseten irudiaren lehiaketa

Sanbartolomeetako Umeen eta Nerabeen eguneko kamiseten irudiaren lehiaketa

2024/05/22

Aurtengoan ere Umeen eta Nerabeen Eguneko zenbait ekintza kudeatuko ditu Atxutxiamaikak, Udalaren eskariz. Horien artean, estreinakoz antolatu dugun Umeen eta Nerabeen Eguneko kamiseten irudi lehiaketa. Parte harztaileek ekainaren 7ra arte izango dute lanak entregatzeko aukera eta Egur Arte Tailerraren laguntza izango dugu lanen aukeraketa egiteko.

Lehiaketak bi talderi zuzenduta daude: bata haurrentzat eta bestea nerabeentzat. Lehiaketen xehetasunak eta oinarriak honako hauek dira:

Haurren eta Nerabeen Eguneko Kamiseten Irudi Lehiaketa:

  • Helburua: Haurren eta Nerabeen Eguna kamisetetan irudikatuko duen irudiaren diseinua.
  • Teknika: Irudiak “marraz” egin behar dira, betegarririk gabe, eta euskarazko hitzak sar daitezke.
  • Parte-hartzea: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Elgoibarreko ikasleentzat bideratua.
  • Entrega: A4 formatua, JPGan, posta elektronikoz bidaltzen bada (aisia@elgoibarkoizarra.eus) edo presentzialki, Aita Agirre Kulturgunea 3, 3. Ezk
  • Epea: 2024ko ekainaren 7rarte.
  • Sariak: Egur arte tailerreko ikasleek osatutako epaimahaiak hautatutako 10 irudi onenek 20 €-ko erosketa bonua jasoko dute Txankakua dendetan trukatzeko. Irudi irabazlea ekainaren 17tik 21era bitartean erabakiko da Udal Ludotekan, Haurren Eguneko kamisetaren irudiaren kasuan, eta Udal Gaztelekuan, Nerabeen Eguneko irudiaren kasuan.

Irudi irabazleak 2024ko ekainaren 28an argitaratuko dira Elgoibarko Udalaren (www.elgoibar.eus) eta Elgoibarko Izarraren (www.elgoibarkoizarra.eus) webguneetan. Udalak herritarrei jakinarazten die irudi irabazleak aldaketak izan ditzakeela serigrafia prozesuak hala eskatzen badu, eta irudiaren jabetza erakundearen esku geratuko dela.