Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Eguneko kamiseten irudi lehiaketa martxan da

San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Eguneko kamiseten irudi lehiaketa martxan da

2025/05/28

Aurtengoan ere Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak Umeen eta Gazteen Eguneko zenbait ekintza kudeatuko ditu, eta hasi gara, jada, antolaketarekin.

Umeen Eguna abuztuaren 28an izango da, nerabeena, berriz, 29an. Eta Atxutxiamaikak  bi egun horietarako zenbait ekimen kudeatuko ditu. Horietako bat, kamiseten irudi-lehiaketa izango da. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 11 izango da, eta ondorengoak dira kontuan izan beharrekoak:

  • Elgoibarren eskolaratutako LHko haurrek eta DBHko nerabeek aurkeztu dezakete irudia.
  • Haurren kasuan, Umeen Eguna irudikatzen duen lana izan behar du. Eta nerabeen kasuan, gauza bera, irudiek Nerabeen Eguna irudikatu behar dute.
  • Irudiak “trazua” bakarrik izan dezake; betegarririk gabe.
  • Irudiarekin batera, sobre txiki batean, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia idatzita ekarri beharko da. Ez idatzi lanean bertan izena, ez kontakturako helbiderik, ez  telefono zenbakirik. 
 

Bestalde, laster umeei eta nerabeei galdetegi  bat bidaliko zaie zenbait galderei erantzuteko: jaietako beren egunetako bazkarian izena eman nahi duten, kamiseta jaso nahi duten, besteak beste.

 

Informazio hori guztia, hala ere, hurrengo web-orrian izango duzue eskuragarri: INFORMAZIO EGUNERATUA IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN