Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra, Lizagasarren

Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra, Lizagasarren

2025/05/13

Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak elkarlanean garatzen dugun "gure natura ezagutzen" egitasmoaren baitan, tailer berria antolatu dugu domeka honetarako. Oraingo honetan, Lizagasarren izango da eta Asier Lizarralderen laguntzarekin eramango dugu aurrera. Mokadutxoa ere izango dugu. Sortuko ditugun elementuak Sargoaten jarriko ditugu auzolanean ekainaren 1ean.

Zeinentzat: nahi duen ororentzat

Non: 10:00etan Lizagasarren

Doakoa

Izen ematea gaur, hilak 13, goizeko 12:00etan irekiko da.

Izena emateko, egin klik

Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da

 Intsektu hotela