Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sagardotegiko zita

Sagardotegiko zita

2011/03/17

Gurea lana bakarrik ez denez, martxoaren 12an Astigarragako sagardotegi batean egon ziren elkarteko 17 lagun. Haurrak eta Gazteak Arlokoak ziren gehientsuenak.

 Hamazazpi lagun elkartu ziren, martxoaren 12an, Astigarragako Larrarte sagardotegira joan eta lankide giroan egun majo bat pasatzeko.  Eguerdiko 13:00ean jarri zuten zita Elgoibarren, eta 14:30ak aldean hasi ziren bazkaltzen. Ondo jan eta edan ondoren, musikarako eta dantzarako aukera ere izan zuten, Aitorri eta Joanesi esker.

sagardotegi 046.jpg

Gainera, tarte bat Idoia Trenorri agur esateko aprobetxatu zuten; dantza bat eskaini ondoren, Kiribil txiki bat erregalatu zioten Idoiari bera izan baitzen Kiribilka programaren arduraduna elkartean lanean jardun zuenean (2010eko abenduan esan zigun agur Idoiak).


 Gero, 19:00ak aldean, Hernanirako bidea hartu zuten denek, eta han eman zioten segida parrandari. Gauerdian zuten autobuserako zita Hernanin, eta 01:00ak aldera iritsi ziren Elgoibarrera. Herrira iritsi zirenean etxerako bidea hartu zuten askok, baina izan zen gaua aprobetxatzeko dela pentsatu zuekin ere.

 Esan bezala, hamazazpi lagun izan ziren animatu zirenak, elkarteko Haurrak eta Gazteak Arloko langileak eta hezitzaileak gehienak. Badakigu ondo pasa zutela, eta datorren urtean ere errepikatuko dute plana.